XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) baldin onek arrpegi ona jarrtzen bazion, eta, oi zuanez, kutunki itz-egiten bazion, Jaungoikoaren errukitasuna iritxiko zuala uste zuan, bestela gerrtatzen bazitzaion berriz etzagoala gauz onik, Jaungoikoak bere eskutik lagata zeukala.

Anai Rojerio San Prantziskoren billa atera zan ba, berau Asisko Gotzaiaren Obispoaren Jauregian oso gaxo zegoan garaian, eta Jaungoikoak anai Rogeriori gertatzen zitzaion guztia ta zertara zijoakion iragarri zion San Prantziskori.

Berealaxe San Prantziskok anai Leoni ta anai Masseori deituta esan zien:
- Nere seme maite anai Rogeriori bidera irten zaitezte, besarrkatu ezazute, nere orrdez agurr egiozute, eta esaiozute munduan diran praillien arrtean geien geiena maite dedana bera dala.

Mandatariak joan ziran ba, eta bidean anai Rojerio arrkitu zutenean besarrkaturik San Prantziskok esandako guztia edestu zioten, eta alako poz eta atsegiña bere biotzean nabaitu zuan, korrde gabe geratu zitzaien; eta Jaunari eskerrak egiñaz San Prantziskogana joan zan.

San Prantzisko, anai Rojerio eldu zitzaiola nabaitu zuanean, gaxo egonarren, jaiki ta bidera atera zitzaion, eta besarrkaturik esan zion:
- ¡Ene seme Rojerio! beste praille guztiak baiño geiago maite zaitut.

Au esan ezkero gurutz-egin eta emen muñ emanda erantsi zuan:
- Ene seme maitea, Jaungoikoak zirikaldi ori zure irabaziak geitu ditezen utzi dizu, baiña baldin geiago irabazi nai ezpadezu, zugandik aiendu bedi.

¡Arrigarria! San Prantziskok ori esan bezin laxter zirikaldia aiendu zan, iñoiz ezaugarririk eman ezpalu bezela, eta anai Rojerio oso atsegindua geratu zan.

Jaungoikoaren aintzarako.

- Alaxe.